Aurten astebete atzeratuko dira herriko Euskal Jaiak eta maiatzaren azken asteburuan izan beharrean, ekainaren 1ean, ospatuko da eta baita  ohitura bihurtzen ari den Trikitilari Gazteen Txapelketa ere. Aurten bi hamarkada beteko ditu herriko txapelketak eta parte hartzeko, izena eman behar da maiatzaren 23a baino lehen. Antolatzaileek jakinarazi dutez Berdura Plazan egingo dute, arratsaldeko 17:00etan.

2018ko Euskal Jaiak herriko plazan

Oinarriak

18 urte edo gazteagoek har dezakete parte lehiaketan, eta sei bikote sailkatuko dira. Deialdia irekia denez, bikote asko apuntatuko balira, txapelketaren aurretik kanporaketa egingo lukete. Honetaz aparte, derrigorrezkoa da baserritar erroparekin agertzea eta ondorengo ezaugarriak betetzea:

  • ADINA: 18 urte arteko gazteak (18 urtekoak barne) 
  • Bikote bakoitzak 3 pieza jo behar ditu: 
    • 1. TRIKITIA 
    • 2. POT-POURRIA: gehienez 7 minutuko iraupena izango du.
    • 3. AUKERATZEKO: ARIN-ARINA, FANDAGOA, EDO PORRUSALDA 
  • Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: 
    •  Piezen zailtasuna 
    • Bat etortzea 
    • Kantua 
    • Dantzagarritasuna 
    • Panderojolearen lana 
  • SARIAK: 
    •  1. txapelak eta ordainsaria 250 € 
    • 2. ordainsaria 150 € 
    • 3. ordainsaria 100 € 
    • 4. 5. 6. ordainsaria 60 € 
    • Getariar bikote onenari saria. 

deialdia eta oinarriak 2019