Getariako Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Gipuzkoako Berdinbideanen laguntzarekin, emakume helduentzako ikastaroa antolatu du Norbere burua ezagutuz izenburupean. Asmoa da bakoitzaren bizitza eta bizipenetatik abiatuz, hitza eta gorputza inplikatzen duten dinamikak erabiltzea.

Maiatzaren 7an hasiko da ikastaroa eta asteartero izango dira klaseak ekainaren 4ra arte. Parte-hartzaileak 15:00etatik 17:00etara elkartuko dira Ulpiano aretoan.

Ikastarorako izen-ematea zabalik dago jada eta apirilaren 30a baino lehen egin beharko da udal bulegoan.