Aste Santuak pasata, ate joka ditugu San Prudentzio auzoko jaiak. Aurten, ekintzak eta arazoak medio, ostiralean eta igandean ospatuko dituzte auzoko ekintzak.

Ostiralean, musarekin emango diote hasiera eta igandean, San Prudentzio egunean, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da.

San Prudentzioko lagunek azaldu dutenez, agortu dira igandean izango den bertso bazkarirako sarrerak. Hala ere, ondoren Nafarjito festa irekia izango denez, bertara azaltzeko deia egin dute antolatzaileek.

Hona hemen asteburuko egitaraua:

  • Apirilak 26, ostirala:
    • 22:00. 7. Mus Txapelketa
  • Apirilak 28, igandea (San Prudentzio eguna):
    • 10:00. Gazte Alaiak txistularien diana. Meza aurretik txistulariekin San Prudentzioko martxa eta erretreta.
    • 11:00. Meza nagusia
    • 12:30. Gure Txeru dantza taldearen emanaldia
    • 13:00. Getariako bandaren emanaldia San Prudentzio ermitan
    • 14:30. Bertso bazkaria: Maialen Lujanbio eta Unai Agirre
    • Ondoren, 2. Nafarjito festa Xabi Solano eta Zigor DZ-rekin

Hona hemen SPLko lagunei egindako elkarrizketaren zati bat (apirileko alean duzue elkarrizketa osoa):