Larunbat honetan, hilaren 27an, jokatuko da Getariako V. Triatloia arratsaldeko Aurten, behin Zumaia eta Getaria lotzen dituen errepideko lanak amaituta, lehen 3 edizioetako ibilbidera itzuliko da txapelketa.

Igeriketa (750m)
Malkorbeko hondartza erabiliko da Triatloiaren lehen zatia egiteko. Ondoren, moilan, bizikletak hartu beharko dituzte.

Txirrindularitza (20km)
Aurtengo edizioko aldaketa nagusia izango da txirrindularitzarena. Izan ere, Garatetik Zumaira joan beharko dute eta handik herrira bueltatu. Iaz berriz, Oikira joan eta etorri izan zen ibilbidea, Zumaia eta Getaria arteko errepidean zeuden obrengatik.

Korrika (5km)
Herriari 2 itzuli eman ondoren, hirugarren itzuliaren hasieran herriko Kale Nagusitik igo beharko dute helmugara iristeko.

 

Boluntarioak
Getaitri boluntario bila dabil kirol proba ahalik eta ondoen irten dadin. Parte hartzeko prest daudenei datu hauek bidaltzeko eskatu diete: NAN zenbakia, telefono zenbakia, e-maila eta kamisetaren taila:

  • Telefono zenbakira: 626 08 09 63
  • Emaila: getariakotriatloia@gmail.com