Maiatzaren 26ko udal hauteskundeei begira, bi alkategai ezagutzen genituen orain arte. Gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez, hirugarren bat ere izango da, izan ere, PSE-EE alderdiak Ignacio Eizaguirre Arocena aurkeztuko du.

Horrekin batera, aldizkariak hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdien zerrendak argitaratu ditu.

Hilabete honetako ARTZAPEn azken urteetan Udalean ordezkaritza izan duten bi alderdi nagusietako alkategaiekin hitz egin dugu, hau da, Haritz Alberdi eta Aitor Urrestirekin. Zerrenden inguruko balorazioa egin digute, herri programak azaldu eta hauteskudeei begira duten itxaropenaz aritu zaizkigu. Datorren astetik aurrera jasoko duzue aldizkaria etxean.