LAURA ESATEN ZIOTEN (Leire Ibarguren)

Miren Odriozola emakume borrokalariaren bizitza kontatzen du liburu honek. 1980ko hamarkadan Hego Amerikako iraultza prozesuetan parte hartu zuten euskaldun askok, internazionalismoaren bidetik. Haietako hainbat El Salvadorrera abiatu ziren FMNL-rekin bat egiteko, haien artean Miren Odriozola azpeitiarra. Laura ezizenez ezagutu zuten han. Aurretik borroka anitzetan parte hartutako emakumea izanik, Frankoren kartzelak ere ezagutu zituen eta borroka feministaren parte ere izan zen. El Salvadorren, gerrilan, sanitaria gisa ibili zen hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Gerra amaitu ondoren, han izandako esperientzia, urte haietan egindako lagunen ahoetatik jasotako testigantzak eta, behin etxera itzulita, Euskal Herrian jarraitutako bidea (Udalbiltza, feminismoa…) agertzen dira liburuan. Lekukotza mamitsua eta hunkigarria liburu honek eskaintzen diguna, modu atseginean irakurtzeko.