Elan Euskadik maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako bi alkategairen arteko mahai ingurua antolatu du ostiralerako, maiatzaren 10erako. Haritz Alberdi EH Bilduko eta Aitor Urresti EAJko hautagaiek Garapenerako lankidetza eta gizarte zerbitzuak izango dituzte hizpide. Solasaldia bideratzen Jesus Mari Mujika ariko da.

Mahai ingurua 19:00etan izango da Iturzaeta Herri Eskolako aretoan.

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak

Udal ordezkariak ez ezik, Gipuzkoako Batzar Nagusietarakoak ere aukeratuko dituzte herritarrek maiatzaren 26an. Asteburu honetan agerraldiak egin dituzte alderdi ezberdinek eta haietan izan dira Getariako ordezkariak ere

Mirene Begiristain eta Ibon Gereka Juan Karlos Izagirrerekin batera joango dira EH Bilduren zerrendan; atzo Pasaian egindako agerraldian ziren biak.

Aitor Urresti, berriz, Markel Olano buru duen EAJ-PNVren zerrendan egongo da. Larunbatean Donostiako CIC biomaGUNEn egindako ekitaldian izan zen.