Ane Campos futbolari getariarra Realak larunbatean lortutako garaipenaren parte izan da. Min hartuta dagoelako, ez zuen jokatzerik baina txuri-urdinen lehen taldeko fitxa du, eta Granadan Erreginaren Kopako finalean egon zen. Gipuzkoarrek 1-2 irabazita, gainerako taldekideekin batera jaso zuen kopa, zelaian.

 

Asteburu betea izan du Camposek. Atzo, Granadatik bueltan, harrera egin zieten klubak zein Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Herritarren omenaldia ere jaso zuten Realeko jokalariek, Donostia jendez gainezka egon baitzen nesken lorpena ospatzeko. Gero, zaletuei eskaini zieten Erreginaren Kopa Anoeta estadioan.

Lehen urtea Realean

Denboraldi hasieran ekin zion Camposek bere ibilbideari Realean. Klubak emakumeen bigarren taldea sortu berri zuen eta bertan jokatzeko fitxatu zuen getariarra. Denboraldia bukatzeko jardunaldi batzuen faltan Euskal Ligarako igoera lortu zuten.

Campos lehen taldeko zenbait partidetarako deitu dute denboraldian zehar.

Lotutako albisteak: