Asteazkenean, San Isidro Egunean, hasiko dira Meaga auzoko jaiak. Egun bateko atsedenaren ondoren, ostiralean helduko diete berriro ekintzei. Urtero bezala, gazte zein helduentzako egitaraua prestatu dute.

Maiatzak 15, asteazkena – San Isidro Eguna

  • 11:00etan, txupinazoa eta Ikurrinaren igoera. Zarauzko txistulariekin alborada eta kalejira.
  • 11:30ean, meza eta prozesioa.
  • Ondoren, auzoko adindunen omenaldia; Inaxi Zulaika eta Joxe Mari Esnal omenduko dituzte.
  • Jarraian, txakolina eta txerriki errea.
  • 14:00etan, auzotar adindunen bazkaria Azkuen.
  • 23:00etan, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Maiatzak 17, ostirala

  • 21:00etan, bertso-afaria Artelatz elkartean. Julio Sotok eta Amets Arzallusek egingo dute bertsotan.
  • Ondoren, musika eta festa aspertu arte gazteen eskutik.

Maiatzak 18, larunbata

  • 17:00etan, ume jolasak, puzgarriak (eguraldi ona bada) eta goxokiak.
  • Toka txapelketa.
  • 21:00etan, gazte eta helduen afaria Azkuen.
  • 23:00etan, erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
  • Goizaldera, txokolate beroa.

Maiatzak 19, igandea

  • 12:00etan, patata tortila lehiaketa.
  • 12:30ean, meza.
  • 13:30ean, Joxe Felix Zubizarretaren motozerra erakustaldia.
  • Jarraian, sagardoa eta txerriki errea.
  • 17:30ean, mus txapelketa irekia Artelatz elkartean.
  • Ondoren, festa amaierako suziria.