Iturzaetako Herri Eskolak antolatuta, ikusmen terapiari buruzko hitzaldia egingo da bihar arratsaldeko 17:30ean Iturzaetako areto nagusian. Hizlaria, Gentzane Garcia, optometrista, izango da eta haurren errendimenduari eragiten dien ikusmen arazoez hitz egingo du. Garciak informazioa emateaz gain, bizipenak partekatu eta kezkak argitujko ditu bertaratzen direnekin.

Hitzaldi honen bidez, guraso, hezitzaile eta hezkuntzako profesional guztien arreta piztu nahi da, haurrak behar bezala ez irakurtzean, idaztean edo egoki lan egitean eragin dezakeen beste faktore batzuk ezagutzeko. Antolatzaileen arabera, “interesa duen edonor azaldu daiteke” aretora.