Museoen Nazioarteko Egunari begira, Cristóbal Balenciaga Museoak ate irekien jardunaldi bat eta jendeari irekitako hitzaldi bat planteatzen ditu larunbaterako. Izan ere, Museorako sarrera doakoa izango da egun guztian zehar.

“Museoak ardatz kultural bezala: tradizioaren etorkizuna” hitzaldiaren xedea da museoek beren komunitateetan eragile aktibo gisa duten zereginari buruzko gogoeta egitea. Era berean, museoko esferen, komunitateen eta modaren artean gaur egun gertatzen ari diren elkarrekintzei buruzko ikuspegi orokorra ere eman nahi du, betiere, egungo zenbait esperientziaren azterketaren bitartez eta nazioarteko hiru hizlariren ikuspegietatik abiatuta.

Jardunaldian parte hartzeko rizena eman beharko da, izan ere, leku-kopuru arte egongo da irekita. Honez gain, kanpooan geratzen direnek streaming bidez ikusi ahal izango dute jardunaldia, museoaren webgunean.