Jende ugari batu da gaur goizean Meagako Artelatz elkartearen aurrean Xanixidro jaiei hasiera emateko. Ikurrina igoz eta Zarauzko txistularien doinuekin ekin diete ekintzei. Prozesioa mezari aurreratu zaio; ibilalditxoa egin dute San Isidro santuarekin belardian. Txupinazoaren ondoren omendu dituzte aurten 65 urte bete dituzten Inaxi Zulaika eta Joxe Mari Esnal. Biek jaso dituzte oroigarriak Nika Lertxundi alkatearen zein Artelatz elkarteko ordezkarien eskuetatik. Bazkal aurretik, txakolina zein txerriki errea dastatzera hurbildu dira auzotarrak nahiz herritarrak.

Jaiek asteburuan jarraituko dute:

Maiatzak 17, ostirala

  • 21:00etan, bertso-afaria Artelatz elkartean. Julio Sotok eta Amets Arzallusek egingo dute bertsotan.
  • Ondoren, musika eta festa aspertu arte gazteen eskutik.

Maiatzak 18, larunbata

  • 17:00etan, ume jolasak, puzgarriak (eguraldi ona bada) eta goxokiak.
  • Toka txapelketa.
  • 21:00etan, gazte eta helduen afaria Azkuen.
  • 23:00etan, erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.
  • Goizaldera, txokolate beroa.

Maiatzak 19, igandea

  • 12:00etan, patata tortila lehiaketa.
  • 12:30ean, meza.
  • 13:30ean, Joxe Felix Zubizarretaren motozerra erakustaldia.
  • Jarraian, sagardoa eta txerriki errea.
  • 17:30ean, mus txapelketa irekia Artelatz elkartean.
  • Ondoren, festa amaierako suziria.