Atzo, maiatzak 17, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaiak eta Eider Mendoza eta Xabier Ezeizabarrenak, Bidasoa-Oiartzuneko eta Donostialdeako zerrendaburuak hurrenez hurren, Getariaren erronkak, beharrak eta egun abian diren proiektuak ezagutu zituzten Aitor Urresti alkategai jeltzalearen eskutik.

Kale Nagusian, Artzapen, herriko Plazan edota Elkano Fundazioan izan ziren. Azpimarratu zuten Getaria abian jartzeko duten konpromisoa, Aitor Urrestirekin elkarlanean, martxan dauden proiektuei bultzada emanez eta ekimen berri ugari abian jarriz herriak dituen indarguneak baliatuz. EAJ Getariako hautagaiak hauteskunde programan jaso dituen proiektuen berri izan zuten: Meaga errepidearen berritzea, Elkano 500 proiektua, aparkalekuaren arazoa, gazteentzako etxebizitzak bultzatzeko plana, herriko merkataritzaren sustapena, ostalaritza eta sukaldaritzaren modernizazioa, auzoak eta herria gerturatzeko ekimena edota Getariako hautagaitza jeltzaleak landu duen futbol zelaiaren egitasmoa, beste hainbaten artean.

Bisita iruditan: