Amets Aizpurua getariar gaztea saritua izan da Coca Cola Fundazioaren 16. euskarazko narrazio laburren lehiaketan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako sektoreko hirugarren saria jaso zuen pasa den ostiralean Bilboko Guggenheim Museoan egindako ekitaldian.

DBHko bigarren mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da Coca Cola Fundazioarena eta getariarra Zarauzko Lizardi Institututik aurkeztu da. Martxoan egin zituzten idatzizko probak Deustuko Unibertsitatean. Egunean bertan proposatutako gai baten inguruan bi orriko narrazio bat idaztea da parte-hartzaileen egitekoa.

Pasa den ostiraleko sari banaketaren ondoren, bazkaria izan zen Iberdrola eraikinean.