Aurtengo konpartsa inoiz Getarian egin den dantza emanaldirik jendetsuena izango da. 70 bikotek hartuko dute parte eta dagoeneko batzordeko kideak hasi dira prestatze-lanekin.

80ko hamarkada izango da dantzarako gaia aurten eta datorren astean, maiatzaren 29an, hasiko dira entseguak. Astelehen eta asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 20:00etan.

Batzorde berria

Aurreko batzordeak egitekoak utzita, talde berriak hartu du bere gain Konpartsa antolatzeako ardura. Adierazi zutenez, “gogotsu” daude eta ateak irekita dituzte antolakuntzan parte nahi dutenentzat. Edozein zalantza izanez gero, helbide elektronikoa (getarikokonpartsa@gmail.com) jarri dute eskura batzordearekin harremanetan jartzeko.

Hemen duzue Txikota Komunikazioak orain dela bi urte egin zuen konpartsaren bideoa, “Musikalen Magia, gurean”: