Getariako EAJk eragile eta herritarrekin elkarlanean landu duen herri-programa etxez-etxe banatzen ari dira Aitor Urresti alkategaia eta bere taldekideak. “Getariarentzako landutako proiektu eta ekimen sorta honekin Getaria berriz ere abian jarri eta egungo beharrei erantzuteaz gainera, etorkizuneko erronken aurrean sendotasunez erantzuteko zimenduak ezartzea dugu helburu” azaldu dute. 6 ardatz nagusiren gainean landu dute herri-programa: gizarte politika indartsuak, ekonomia eta herri garapena, hirigintza eta azpiegiturak, zerbitzuak, gure nortasunaren zaintza, eta gobernu ona. Hemen ikus dezakezue herri programaren aldizkaria osotasunean: