Udan euskara dohainik praktikatu nahi baduzu aukera paregabe duzu Mintza lagun programari esker.  5-6 lagunez osatutako taldeak izaten dira eta kontuan hartzen dira parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko… parte hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan.

Aurtengo leloa #PRAKTIKATUetaBIZI da eta izena eman nahi izanez gero, 625485215 telefonora deitu edo Udaleko euskara zerbitzura joan beharko da ekainak 14a baino lehen.