Maitzaren bigarren astean ireki zan eta ostiralean amaituko da Katraponako proposamenak aurkezteko epea.  Azken udatan bezala, langabetuek izango dute lehentasuna (Lanbiden izena emandakoek) eta, gutxienez azken urtean herrian erroldatuak izan beharko dute.

Proposamen aurkezpena

Kantina ustiatzeko interesa dutenek ostirala arte izango dute proposamenak aurkezteko epea. Udaletxean egin beharko dute, 09:00etatik 13:00etara.

Proposamenerako agiriak bi gutunazaletan aurkeztu beharko dituzte. Lehenengoan honakoak sartu beharko dira, Katrapona plazako kantinaren kontratua. Kontratatzeko gaitasuna eta kaudimena izenburuarekin.

  • Lizitatzailearen nortasun agiriaren kopia.
  • Erantzukizunpeko berariazko aitorpena.
  • Behin-behineko bermearen frogagiria.
  • Hizkuntza- baldintzak betetzen direla ziurtatzeko agiriak edo euskera azterketa egin nahi duela jasotzen duen adierazpena.
  • Lanbideko lan eskatzaile bezala inskribatuta dagoela agertzen duen agiria, bertan Getarian egoilarra dela jasoko da.
  • Lehiaketako jakinarazpenak jasotzeko helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Beste gutunazalean, Eskaintza ekonomikoa izenburukoa, Udalak zehaztutako ereduaren araberako proposamena aurkeztu beharko da.

Honakoak ustiapenereko proposamenak egiteko intereseko dokumentuak: