Getariako Guraso Elkarteak antolatuta, ekainaren 2an ospatuko dute Zahartzaroari omenaldia, eta, ohi bezala, bazkaria izango da eguerdian Zumaiako Marina Berri jatetxean. Erretiratuek dute bertan egoteko aukera eta izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 28ra arte.

Getarian erroldatutakoak zein kanpokoak joan daitezke bazkaritara. Lehenengoek 16 euro ordaindu beharko dituzte eta bigarrengoek 46 euro. Kutxabankeko 2095 5040 56 1060437596 kontu zenbakian edo Laboral Kutxako 3035 0192 95 1920702137an sartu behar da dirua.

Aurtengoan, Ignacia Sorazu Ugartemendia eta Tomas Arregi Albizu omenduko dituzte.