Duela bizpahiru hilabete hasi zen txapelketa eta dagoeneko azken txanpan sartu da Txeruk antolatzen duen Floren memorialaren 9. edizioa. Finalaurrekoak bihar eta etzi jokatuko dira arratsaldeko 20:00etan hasita ostiralean eta 17:00etan larunbatean frontoian. Hona hemen partiden ordutegia:

9. jardunaldia

Azken jardunaldian erabaki zen zeintzuk jokatuko zuten eta zeintzuk liga. Gauzak horrela, lehen lau postuetan zeudenak irabazi ondoren, Iribarrek lehen postuari eutsi dio, Giroak amaitu du bigarren lekuan eta Txoko eta Balearri hirugarren eta laugarren. Hauek izango dira “Ligaren” saria jokatuko dutenak. Bestalde; Haitzek, Astillerok, Xaguk eta Kaia-Kaipek “Kopa” jokatuko dute. Aurtengoan, 9. jardunaldi ondoren eta azken postuetan daudenez, Elkano eta Izarri txapelketatik at geratu dira.

Hona hemen 9. jardunaldiko emaitzak eta sailkapena: