Getariako Elkano abesbatzak elkartruke bat egingo du Beasaingo Asmube abesbatzarekin. Lehen topaketa izango da bi abesbatzen artean. Kontzertu bat konpartituko dute Salbatore Deunaren parrokian, bihar, 20:00etan.
Beasaingo Asmube abesbatza Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean izango da. Elkano abesbatza berriz Felipe Murilloren gidaritzapean. Herriko taldearen piano laguntzailea Amaia Aldalur izango da. Hainbat estilo, hizkuntza eta kulturetako kantak abestuko dituzte bi taldeek eta herria joatera animatzen dute musikaz gozatzeko.