Svetlana Aleksievtx

GERRAK EZ DU EMAKUME AURPEGIRIK (Svetlana Aleksievtx)

Iker Santxo da liburu honen itzultzailea. Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala burura, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakume sobietarrak: medikuak eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak… Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko. Ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako errealitateak antzekotasun gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea… baina baita ere beste emakumeen elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia… Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.