Memoria historikoaren lanketan beste pauso bat emango du Getariako Udalak igandean (ekainaren 9an), izan ere, 1936ko uztailaren 18ko Francoren altxamendu faxistaren aurka egin zutenak eta haren ondorioz hildakoak omenduko ditu.

Horretarako oroimen ekitaldia antolatu du, 12:00etatik aurrera, hilerrian. Antolatzaileek eskatu dute ahal dutenak oinez bertaratzea, aparkalekua mugatua baita.

Memoria historikoaren lanketa

Getariako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016an ekin zioten memoria historikoa lantzeari, besteak beste, testigantzak jaso eta artxiboak ikertuz. Lanketa horren azken fasean daude eta informazioa herritarrengana helarazteko ekintza ezberdinak ari dira egiten. Pasa den martxoaren 3an, adibidez, Gerra Zibilean borrokatu eta errepresioa jasan zutenak omendu zituzten Katxapon.

 

Lotutako albisteak: