Eguerdiko hamabiak pasata gerturatu dira Getariako Arraun Elkarteko kideak frontoira. Gizonezkoen taldeko arraunlariek eurekin ekarri dute trainerua, eta hura erabili dute maila ezberdinetako kirolariak aurkezteko. Talde batzuetako kideak falta izan dira aurkezpenean baina beraien izenak ere entzun ahal izan dituzte herritarrek.

Esperantza trainerua datorren astean hasiko da lehian, Pasai Donibanen jokatuko den Fegemu Banderan. Aurkezpenean azaldu dutenez, “aurtengo trainerua osatzeko hasieran lan pixka bat izan genuen; azkenean, herriko jendearekin osatu genuen. Baditugu zarauztar eta zumaiar bana trainerua osatzeko, baina arraunlari gehienak herrikoak dira, eta hori oso garrantzitsua da. Entrenatzailea bera ere bertakoa da”.

Honakoek osatzen dute taldea: Mattin Etxaniz Iruretagoiena zumaiarra, Aimar Iraola Larrañaga, Iker Castillo Ugarte, Urko Gurrutxaga Loidi, Haritz Miralles Otamendi, Igor Gomez Manceras, Iker Aizpuru Garate, Eñaut Silbeti Holgado, Aitzol Martinez Zabala, Gaizka Gorostiaga Garaikoetxea, Jokin Idiakez Rekondo, Iker Etxabe Alkorta, Andoni Galarraga Zuloaga, Ioritz Ezenarro Beloki, Urko Sanchez San Martin eta Alberto Rebollo Perez zarauztarra. Patroiak izango dira Unax Eizagirre Arruabarrena eta Izaro Lestayo Azkue. Entrenatzailea, berriz, Ion Larrañaga Isasti.