Azkeen urteetan moduan, Donostiako Musika Hamabostaldiak geldiadia egingo du Getarian. Abuztuaren 14an izango da, Musika aitzakia programaren baitan, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainiko du kontzertua, ganbera formatuan.

EOSek Elkanoren itsasaldiaren bosgarren mendeurrena hartuko du gaitzat. Asmo horrekin, Angel Illarramendi konpositore zarauztarrari eskatu dio obra bat sortzeko. Getariako emanaldian, Waldemar Machmar kontzertinoak jardungo du zuzendari lanetan eta Bach, Mozart, Suk zein Illarramendiren obrak interpretatuko dituzte.

Emanaldia gauez izango da, 22:00etan, Salbatore Deuna elizan. Sarrera doan izango da baina lekua mugatua denez, aurrez eskuratu beharko dira. Bihar, ekainak 10, eskainiko dute horretarako aukera turismo bulegoan.

 

Argazkia: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.