Larunbatean izan ziren IX. Floren Memoriala Futbito Txapelketako finalak. 16:00etan Kopakoa jokatu zuten Haitze eta Xagu taldeek; lehenengoa gailendu zen 3-1eko emaitzarekin.

Bigarren partida Ligako 3. eta 4. postuak argitzeko izan zen. Balearrik 1 eta 0 irabazi zion Giroari.

Final nagusian, berdinketa

Amaitzeko, Txoko eta Iribarrek txapelketako final nagusia jokatu zuten. Lehen zatia Txokoren aldekoa izan zen, eta nabarmen aurreratu zen markagailuan, hiru gol sartuta. Bigarren zatian, ordea, irauli egin zen partida eta Iribarrek minutu gutxiren buruan sartutako bi golek, urduritasuna eragin zuen aurkariarengan.

Berotu eta gogortu egin zen lehia. Publikoaren zati handi batek Iribar animatzen zuen, eta huts egindako aukera batzuen ondoren, berdinketa lortu zuen. Norgehiagoka hiruna amaitu zen. Penalti jaurtiketetan bi sartu zituen Txokok eta bat ere ez Iribarrek. Beraz, iaz moduan, Txokok eraman du txapelketako kopa.

Finaleko jokalaririk onena izendatu zuten Iribar taldeko Ander Irigoien.