Maiatzean egitekoak ziren Urtiagain-Aloña-Arantzazu mendi ibilaldia, baina bertan behera geratu zenez, ekainaren 16an, igandean, izango da irteera. Mendizaleak 07:00etan abiatuko dira Getariatik, 18 kilometroko oinezko bidea egiteko. Aurreikusten da bost ordu beharko dituztela horretarako.

Irteeran parte hartu nahi dutenek ostegunera arte, ekainak 13, eman dezakete izena turismo bulegoan (943 140 957). Gogoratu, udako ordutegia duela bulegoak, beraz, zabalik dago astelehenetik igandera, 09:00etatik 13:3era eta 16:00etatik 19:30era.

 

Argazkia: EITB.