Kursaal Eszenak Jose Mari Usandizaga konposatzaile donostiarraren Mendi Mendiyan lanaren opera emanaldia antolatu du ekainaren 29rako. Hura ikustera joateko autobusa doan jarriko dute Urola Kostatik, Kursaala Eskura ekimenaren bidez.

Emanaldira joan nahi dutenek beraien kabuz erosi behar dute sarrera (webgune honetan dute aukera). Horrekin batera, autobuserako tokia erreserbatu behar dute turismo bulegoan (info@getariaturismo.eus / 943 140 957) ekainaren 24a baino lehen. Opera kontzertua 20:00etan hasiko denez, autobusa 18:50ean pasako da Getariatik.

Egitasmoaren antolatzaileek jakinarazi dute autobuserako 15 pertsonako taldea osatzen ez bada, eskaintza bertan behera utzi eta erositako sarreren dirua itzuliko dela.

 

Argazkia: Bilboko Orkestra Sinfonikoa.