San Juan Festak ekainaren 23an eta 24ean ospatuko dituzte Balenciaga kalean. Egitaraua prest dago, tartean urteroko danborrada; aste honetan egingo dute lehen entsegua, ostegunean, hain zuzen ere.

Guztira hiru entsegu egingo dituzte, denak Iturzaeta Herri Eskolan. Esan bezala, lehenengoa ostegunean (ekainak 13) izango da; bigarrena datorren asteartean (ekainak 18), azkena, hurrengo ostegunean (ekainak 20). Parte-hartzaileak 21:00etan elkartuko dira.

Danborradan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa da (aurten betetzen dituztenek ere har dezakete parte).