Getariako EH Bilduk bilera irekia egingo du bihar, ekainak 13, hauteskundeetako emaitzen balorazioa egin eta udal osaketaz hitz egiteko. Herritarrei 19:00etan Alhondigara gerturatzeko deia egin diete.
Antolatzaileek iragarri dutenez, “maiatzaren 26ko hauteskundeen inguruko balorazioa egingo da, bereziki herriko hauteskundeekin lotuta egindako lana eta lortutako emaitzena”. Horrekin batera, datu konparaketak eta ateratako ondorioak ezagutaraziko dituztela azaldu dute.
Bestetik, larunbateko kargu hartzeari eta hurrengo lau urteei begira, erabakiak hartuko dituztela adierazi dute, hala nola, batzorde banaketak, ardura ezberdinetako konpromisoak, herrigintza…