Larunbatean, ekitaldi areto donostiarrean ospatu zen Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren aurkezpen ekitaldia. 600 gonbidatutik gora izan ziren arraunaren festaz gozatu zutenak. Egun batez, arraunlariek alde batera utzi zituzten entrenamendu zein estropadak eta ongietorria eman zioten CaixaBank Koroa eta Euskotren Garaikurra lortzeko denboraldi berriari. Sari banaketari hasiera eman aurretik, ACT Banda igo zen taula gainera, aretoa girotzera.

Sandra Sabatés El Intermedio saioko aurkezleak eta Joxe Felipe Auzmendi, Eusko Label Ligako ahotsak zuzendu zuten ekitaldia. Bertan, pasa den denboraldian egindako merituak saritu zituzten, eta sarituen artean, Ander Etxegoien getariarra.

Itziar Egaña CaixaBanken Donostialdeko Negozio Eremuko Zuzendariaren eskutik jaso zuen Ander Etxegoien San Pedroko patroiak 2018ko Patroi Onenaren Arrauna. Gainera, Etxegoienen eskutik ezagutu zen aurtengo denboraldian CaixaBank Patroi Onenaren sailkapeneko liderrak jantziko duen kamisetaren diseinu berria.

Hona hemen emanaldiaren laburpen bideoa:

 

Lotutako albisteak: