2018/2019 ikasturtea agurtzen ari dira Iturzaeta Herri Eskolako haurrak, irakasleak zein gurasoak. Jolas, musika eta dantza emanaldiz ari dira ospatzen ikasturte amaiera. Oraindik ere badute zereginik, izan ere, Urritzarekin jolasteko, apar festaz nahiz afariaz gozatzeko eta DJ Xurfpraisekin parrandarako aukera baitute hemendik aurrera.

Eskolak goizez

Amaiera ospatu arren, astebete geratzen zaie ikasleei oporrak hartzeko. Iragarri dutenez, datorren astean goizez izango dira klaseak, 09:00etatik 13:00etara.