Apirilaren 17an epaiketa amaitu zenetik, erabakiaren zain ziren Balenciaga auziko auziperatuak, tartean Mariano Camio Getariako alkate ohia. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko epaileak lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio, kudeaketa desleiala eta merkataritza-agiriak faltsutzea leporatuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak zortzi urteko espetxeratzea eskatu zuten Balenciaga Museoaren eraikuntzan izandako irregulartasunengatik.

Espetxe zigorraz gain, ekonomikoa ezarri dio epaileak. Ondorioz, 43.687 euro ordaindu beharko dizkio Balenciaga Fundazioari eta 426.093 euro Berroeta Aldamar elkarteari. Fundazioko presidente ordea eta elkarteko kudeatzailea zen Camio.

Bestalde, ondasun publikoen bidegabeko eragiltze eta delitu sozietarioetatik libre utzi du epaileak.

Camiorekin batera auzipetuta zeuden Julian Argilagos Balenciaga Museoko proiektuaren arkitektoa eta Rolando Paciel proiektua garatu zuen arkitektoa. Argilagos auzi-ihesean dago eta ez zen agertu epaiketara. Paciel, berriz, absolbitu egin du epaileak instrusismo delitutik.

 

Argazkia: EITB.

 

Lotutako albisteak: