Bi estropada jokatu ditu Getariako Arraun Elkarteak denboraldiko lehen asteburuan, eta pareko emaitza lortu du bietan. Larunbatean, ekainak 15, III. Fegemu Bandera jokatu zen Pasai Donibanen, eta Esperantza zortzigarren sailkatu zen 20:40,30ko denborarekin.

Atzo, ekainak 16, zazpigarren izan zen herri berean -estropada eremua ezberdinean- jokatutako III. Adegi Banderan. Getariarrek 21:21.83 behar izan zuten estropada amaitzeko.

Larunbatean bost puntu eta igandean sei lortuta, 11 ditu Getariako Arraun Elkarteak; ondorioz, zazpigarrena da sailkapen nagusian, Camargorekin berdinduta.

Taldeak atzoko estropadaren ondoren sare sozialetan argitaratu duenez, “asteburu garrantzitsua zen hau aurrera begira eta lortu dute bigarren txandan mantentzea”.

 

Argazkia: Luis Azpeitia.