Uda hurbiltzearekin batera, irakaskuntza zentro ezberdinak ikasturtea agurtzeko ekitaldiak egiten ari dira. Iturzaeta Herri Eskolak pasa den astean ospatu zuen azken jaia, eta Juan Sebastian Elkano Musika Eskolak, berriz, bihar, ekainak 20, egingo du ikasturte amaierako emanaldia.

Adin ezberdinetako ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute, beraz, 18:30etik aurrera. Emanaldia Iturzaeta Herri Eskolako aretoan izango da.