Hurrengo ostiralean, ekainak 28, Arcachongo ur-parkera joango dira LH 6. mailatik 18 urtera arteko gaztetxoak. Katxopa gaztelekuko kideek gogorarazi dutenez, bihar, ekainak 21, amaituko da irteeran izena emateko epea. Gaztelekuan bertan apuntatu behar da.

Irteerara joateko muga zeharkatzeko baimena, Europar Batasuneko osasun txartelaren kopia, gurasoen baimena eta 20 euro eraman behar dira gaztelekura.