Getariako Musika Bandak jendaurreko entsegua egingo du bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Berdura plazan. Haurrei begirako emanaldia izango da.

Herritarrei banda barrutik ezagutzeko aukera eskainiko zaie horrela, baita musikan hasi nahi dutenei zein instrumentu aukeratu argitzen lagundu ere. Horregatik, Musika Bandak haur eta helduak gonbidatu ditu entsegura.