Arratsaldean egin dute Juan Sebastian Elkano Musika Eskolako ikasleek urte bukaerako emanaldia. Pelikuletako abestiak izan dituzte oinarri, eta atzeko pantailan interpretatu beharreko filmeko irudiak zituztela egin dute euren erakustaldia diziplina eta adin ezberdinetako ikasleek. Hala, dantzan aritu dira txikienak, gitarra eta biolina jotzen zaharragoak; trikitiaren soinuak ez du hutsik egin, are gutxiago perkusio instrumentuek.