Getariako Musika Bandak entsegu irekia egin du gaur Berdura plazan. Haurrei begirako ekitaldia izan da, bai Musika Banda bai Juan Sebastian Elkano Musika Eskola “haizezko instrumentuak indartu eta ikusarazteko” hausnarketa egiten baitabiltza aspaldian. Umeen artean sustatu eta aukera moduan erakusteko balio izan du gaurko emanaldiak, herriko txikienak dantzan jarri dituelako.