Ikasturte bat bukatu berri, hurrengoari, 2019/2020koari, begira daude jada Juan Sebastian Elkano Musika Eskolakoak. Aste honetan izan da izen-ematea egiteko aukera eta jakinarazi dutenez, datorren astean ere jasoko dituzte orriak.

Eskolako kideak bertan izango dira astelehen, astearte eta asteazkenean, 09:00etatik 12:00etara.