KAE1 Ligako bigarren asteburua izan da hau, eta 27. Donibane Ziburuko estropada jokatu dute arraunlariek. Getariarrek zazpigarren postua lortu dute berriro (aurreko igandean ere hala izan ziren Adegi Banderan), seigarren sailkatu den Pedreñarengandik 68 ehunenetara. Esperantzak 21:34,87ko denbora egin du. Sare sozialetan adierazi dutenez, “bigarren txandan mantentzeko borrokan beste pauso bat eman dute mutilek”.

Sailkapen orokorrean zortzigarren dago Getariako Arraun Elkartea, 17 punturekin. Camargo du aurretik, bi puntu gehiagorekin. Zarautz da Ligako buru.

Denboraldiak ez du etenik oraingoz, eta datorren asteburuan, ekainaren 29an, Baionako estropada jokatuko dute Esperantzakoak. Banakako erlojupekoa egin beharko dute 17:00etatik aurrera.

 

Lotutako albisteak: