Adin guztietako herritarrentzako ekintzak izan ziren atzo Balenciaga kalean, San Juan jaien aitzakian. Goizeko mezaren ondoren, arratsaldea umeentzat izan zen, txokolatea jateko aukera izan zutelarik, besteak beste. Kalez kale ibili zen danborrada iluntzean, San Juan sua piztu aurretik. Gaua DJ Arosekin amaitu zen.

Jaiak, ordea, ez dira amaitu gaur ere izango da-eta zereginik:

  • 12:00etan, txistorra ogitartekoak banatuko dituzte tabernan. Bitartean trikitilariek giroa alaituko dute.
  • 12:30ean, umeentzako jolasak Urritza taldekoekin.
  • 19:30ean, bertsolariak: Danel Olano eta Libe Goenaga.
  • 20:30ean, afari herrikoia. Menua: sardinak, gazta eta irasagarra.
  • Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.