Indartsu hasi zuen ekaina Getaiko Gazte Asanbladak, eta amaitu ere hala egingo du. Izan ere, punk kontzertuak antolatu ditu biharko, 21:00etatik aurrera. Hiru talde igoko dira gaztetxeko oholtzara, nazioartekoak zein euskaldunak: batetik, Masacre arrasatearrak eta Lokuria oñatiarrak; bestetik, Extended Hell newyorktarrak.

Azken hauek biran dabiltza Europan zehar eta, besteak beste, Londresen, Bruselan, Stockholmen, Berlinen eta Vienan jo dute azken asteotan. Getariatik pasata, Bordelera, Parisera eta Dublinera joango dira.