Atzo amaitu ziren Balenciaga kaleko San Juan Festak eta ohitura den modura, sardin jana eta trikitixarekin amaitu zen aurtengoa. Aurrez, egunean zehar, haurrentzako jolasak, eta bertsolariak izan ziren.

Boletoen zozketa ere egin zuten eta hauek dira zenbaki saridunak eta ordezkoak:

  • 114 (ordezkoa 296)
  • 359 (ordezkoa 131)

Karpa berria eta kokalekua estreinatuz, irudietan ikusten den bezala, giro polita sortu zen afaritan.