Gaueko 01:30 aldera kez estali zuen herria hilerri alboan dagoen bordaren suteak. Bertara hurbildu ziren suhiltzaileak eta hiruzpalau ertzain kotxe. Ordubete igaro ondoren, kontrolpean izatea lortu zuten.

Borda

Herritik hilerrirako bidean ezkerretara dagoen borda da erre dena. Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zen lekua eta Ertzaintzaren arabera, oraindik ez dakite zergatik eta nondik sortu zen sutea.

Hona hemen, ARTZAPEren lagunak diren Aitor Gomez eta Xabier Osak mementoan ateratako argazkiak: