Elkanoren Zeruertza egitasmoaren baitan, Espainiako itsas armadaren Juan Sebastian Elcano ontzia Getariako portuan egongo da datorren asteburuan. Horrekiko desadostasuna agertzeko Etxeu Nahi herri mugimendua sortu dute.

Honek bultzatuta, Etxeu Nahi Eguna egingo dute hurrengo larunbatean, uztailaren 6an. Iragarri dutenez, “kamiseta horien uholdea”, batukada, herri bazkaria, bertso poteoa eta bestelako ekintzak izango dira.

Egun horri begira, kamisetak eta ikurrinak jarriko dituzte salgai astelehenetik ostiralera, uztailak 1 eta 5 artean, 18:00etatik 20:00etara.

 

Lotutako albisteak: