HAUTSI DA ANPHORA” (RUPER ORDORIKA-1980)

Euskal musikari ere tartetxo bat eskaini nahi genioke gomendioen atal honetan. Gaur egun ezagutzen dugun euskal musika ez genukeen ezagutuko, aurretik beste musikari batzuek egindako ekarpenagatik izan ez bazen. Izan ere, haiek egindako lanari esker dago gaur egun indartsu euskal musika. Horietako bat Ruper Ordorika dugu. Disko hau Ruperren lehena izan zen eta oso kritika onak jaso zituen. Euskal musikako diskorik onenetakotzat jotzen dute. Disko hau “abesti politikoek” izan zuten gorakadaren ondoren etorri zen,  eta euskal musikaren garai berri baten hasierari bide eman zion. Esan dezagun, haize freskoa ekarri zuela euskal musikara. Bernardo Atxagaren olerkiz osatutako hamar abestiko disko zoragarria.