Kolore horiz hasi da Etxeu Nahi Egun: hamarnaka pertsona plazan batuta batukadarekin kalejirari ekiteko prest. Kale Nagusian barrena abiatuta, Katrapuna plazaraino joan dira getariarrak zein Espainiako itsas armadaren etorrerarekin kritiko diren beste hainbat herritako bizilagunak. Ezjakintasunez begiratu dute zenbait bisitarik, “hau zergatik?” galdetuzt; erritmoari jarraitu diote beste batzuek.