Atzo arratsaldean ireki zuten Elkanoren Zeruertzako gunea moilan, non tailer ezberdinak egiteko aukera izan zen itsasorekin lotutako zenbait erakunderen eskutik. Goizean Getxotik abiatutako ontziak 17:00ak aldera hasi ziren heltzen, belaz soilik zebiltzanak motordunak baino beranduxeago iritsi ziren, uneren batean ez baitzebilen haizerik. Juan Sebastian Elcano ontzia ere aurreikusi baino minutu batzuk lehenago porturatu zen.

Ikusmin handia piztu du Espainiar itsas armadaren ontziak, eta kanpotik etorritako jende andanak ez ezik, zenbait herritarrek ere baliatu dute hau barrutik ikusteko aukera. Gaur goizean, agintarien bisitaren ostean, ekitaldia egin dute Elkanoren monumentuan.

Elkanoren Zeruertzak arratsaldean jarraituko du, honako egitarauarekin.