Juan Sebastian Elcano Espainiako itsas armadaren Getariako egonaldia baliatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Etxeu Nahirekin bat egin eta eskatzeko “itsas mugak pertsonei, eta ez armamentuari” irekitzeko. Azaldu dutenez, gurean egin dute performancea eta elkarretaratzea “hemen goresten ari direlako gure erakundeak gerrak eragiten dituzten militarismoa eta armagintza”.

Honakoa gaineratu dute: “EAE da Espainiako estatuko arma ekoizlerik handiena. Arma horiek zuzenean joaten dira Yemenera, Sudanera eta Afrikako beste herrialde askotara, baina gero migratzaila eta errefuxiatuei ez diete etortzen uzten. Baliabideak espoliatzen ari gara, transnazionalen bitartez, eta gure armekin haiek hiltzen ari gara. Nola ez dute migratuko?”.